Gaur gauean ametsetan ikusi ditut Nestor Basterretxearen
balizko artelan batzuk otoitzez beterik. Marrazkiak ziren gehienak eta eskuz
idatzita, irudien gainean, aitagurea. ‘Aita gurea zeruetan zerana…’ behin eta berriz, obra guztietan. Hori ez da
nik ezagutu dudan artistarena; ametsa da besterik gabe.
Esnatu naiz malkoak begietan. Juantxo anaia eta Nestor,
haren laguna.
Anaiak presentatu zidan duela urte batzuk. Bere etxera joan
ginen eta arratsalde osoa pasa genuen arteaz hizketan. Kursaalen Ortiz
Elgearekin egin zioten erakusketan ere harekin egon ginen, Baionan… eta beste batzuetan
haren etxeko tailerrean. zirriborroak, proiektuak, marrazkiak eta pinturak
ikusten. Hitz egiteko prest, eskuzabal.
Gizon handia zen, altua; handiagoa, artista eta pertsona.
Gaur esnatu naiz malkoak begietan.