2015/09/11

2015/05/29

TXURI-URDIN, GORRI TA ZURIA: Nicolas Martinez Ortiz gogoratzeko

FASHION

 2015. Oleoa. 33 x 25 cm

Bilbon jaio zen Nicolas Martinez Ortiz de Zarate. Ilustrazio interesgarri batzuk egin zituen gerraren aurretik, bereziki, 1932ko Aberri Egunerako kartelak. 

2015/05/15

TXURI-URDIN, GORRI TA ZURIA: Alfredo Espinosa Oribe gogoan


TRAIDOR

2015. Olioa. 33x45 cm

Alfredo Espinosa Oriberen historia  gogoan egin zen pintura. Zarautzen, 1937ko ekainaren 21ean atxilotu zuten Eusko Jarlaritzako Osasun sailburua, Yanguas pilotoak traizionatuta. Eta afusilatu egin zuten. Hegazkinak lur hartu zuen hondartzan.

Zer pentsatuko zuen pilotoak bidaian? Zer esango zion traizionatu behar zuen pertsonari? Nola begiratuko zion jakinda harrapatzean akatuko zutela?



2015/01/08

NESTOR BASTERRETXEA



Gaur gauean ametsetan ikusi ditut Nestor Basterretxearen balizko artelan batzuk otoitzez beterik. Marrazkiak ziren gehienak eta eskuz idatzita, irudien gainean, aitagurea. ‘Aita gurea zeruetan zerana…’  behin eta berriz, obra guztietan. Hori ez da nik ezagutu dudan artistarena; ametsa da besterik gabe.


Esnatu naiz malkoak begietan. Juantxo anaia eta Nestor, haren laguna.


Anaiak presentatu zidan duela urte batzuk. Bere etxera joan ginen eta arratsalde osoa pasa genuen arteaz hizketan. Kursaalen Ortiz Elgearekin egin zioten erakusketan ere harekin egon ginen, Baionan… eta beste batzuetan haren etxeko tailerrean. zirriborroak, proiektuak, marrazkiak eta pinturak ikusten. Hitz egiteko prest, eskuzabal.


Gizon handia zen, altua; handiagoa, artista eta pertsona. Gaur esnatu naiz malkoak begietan.