JULIO PARDO * nire marrazkiak eta pinturak * my drawings and paintings * dibujos y pinturas
2015/12/23
2015/10/13
2015/09/11
2015/09/08
2015/07/08
2015/05/15
TXURI-URDIN, GORRI TA ZURIA: Alfredo Espinosa Oribe gogoan
TRAIDOR
2015. Olioa. 33x45 cm
Alfredo Espinosa Oriberen historia gogoan egin zen pintura. Zarautzen, 1937ko ekainaren 21ean atxilotu zuten Eusko Jarlaritzako Osasun sailburua, Yanguas pilotoak traizionatuta. Eta afusilatu egin zuten. Hegazkinak lur hartu zuen hondartzan.
Zer pentsatuko zuen pilotoak bidaian? Zer esango zion traizionatu behar zuen pertsonari? Nola begiratuko zion jakinda harrapatzean akatuko zutela?
Zer pentsatuko zuen pilotoak bidaian? Zer esango zion traizionatu behar zuen pertsonari? Nola begiratuko zion jakinda harrapatzean akatuko zutela?
2015/03/24
2015/01/29
2015/01/26
ANIMALIEN INAUTERIA
2015 Oleoa 33x33 cm
Le carnaval des animaux
Camille Saint-Saëns
Camille Saint-Saëns
David Jimenez klarinete-jotzailea
Avila
2015/01/12
2015/01/08
NESTOR BASTERRETXEA
Gaur gauean ametsetan ikusi ditut Nestor Basterretxearen
balizko artelan batzuk otoitzez beterik. Marrazkiak ziren gehienak eta eskuz
idatzita, irudien gainean, aitagurea. ‘Aita gurea zeruetan zerana…’ behin eta berriz, obra guztietan. Hori ez da
nik ezagutu dudan artistarena; ametsa da besterik gabe.
Esnatu naiz malkoak begietan. Juantxo anaia eta Nestor,
haren laguna.
Anaiak presentatu zidan duela urte batzuk. Bere etxera joan
ginen eta arratsalde osoa pasa genuen arteaz hizketan. Kursaalen Ortiz
Elgearekin egin zioten erakusketan ere harekin egon ginen, Baionan… eta beste batzuetan
haren etxeko tailerrean. zirriborroak, proiektuak, marrazkiak eta pinturak
ikusten. Hitz egiteko prest, eskuzabal.
Gizon handia zen, altua; handiagoa, artista eta pertsona.
Gaur esnatu naiz malkoak begietan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)